Otsailean Trapagarango auzokide desberdinen indar eta presioaz geldiarazi genuen Ugarteko etxe desjabetzea. Familia babestu eta politikoei neurriak hartzeko eskatu genien. Tamalez berriro ere aktibatu egin dute etxe kaleratze prozesua eta apirilaren 5erako jarri diote Ugarteko familiari etxetik alde egiteko eguna.
Politikoek etxea utzi eta Eusko Jaurlaritzare etxe batean realojatuko dituztela esan diote familiari, famuiliak ordea ez daki zeintzuk diren horretarako baldintzak eta gainera ez dakite eusko jaurlaritzako etxean epe laburrean bizitzera sartuko direnik. Etxe kaleratzea ordea datorren ostiralean izango da eta familiak etxe batera joateko garantiarik ez dauka.
Trapagarango plataforma sozialetik ez dugu onartzen gure herrian familiarik etxerik gabe gelditzerik. Etxebizitza eskubidea! Etxea daukaten familientzat eta etxetik independizatu ezin garen gazteentzat. Horregatik babesten dugu STOP DESAHUCIOS taldeak ostiralerako Ugarten egin duen protesta eta auzokideei dei egiten diegu bertan parte hartzeko. Gaztetxetik gure aldetik etxebizitza eskubidea defenditzera joango gara bertara, familia babestera eta bereziki esatera ez dugula gure herrian familia bater ez babesgabe, izan due arazoa edozein dela ere, etxetik kanporatzea onartzen. Ostiralean Ugarteko protestan egongo gara. ETORRI!
apirilak 5, ostirala
goizeko 8:00etan
Ugarteko Lehendakari Agirre etxe taldean
(Ugarte Berrin)
ETXE KALERATZERIK EZ!
ETXEBIZITZA ESKUBIDEA!