Trapagarango plataforma sozialetik eskuorri banaketa egingo murrizketen aurrean administrazioek haien aurrekontuetan gizarte eskubideetan murrizketarik aplika ez ditzaten eskatzeko. Bizkaiko murrizketen aurkako plataforma eta herritar asanbladek aurrekontu justu eta solidarioen aldeko kanpaina abiatu dute eta harekin bat egingo dugu Trapagaranen ere.
Meatzaldea eta Ezkerraldea dira Euskal Herrian langabezia eta ondorioz pobrezia tasa altuenak dituzten eskualdeak, krisiak eragin zuzena dauka guregan. Horregatik eskatzen dugu egoera ekonomiko larri honetan administrazioek (udaletxe, Diputazio eta Jaurlaritzak) herritarrak babes gaitzaten. Zehazki 3 dira kanpaina honen eskakizunak:
1-Aurrekontuetan murrizketa sozialik ez onartzea (RGI eta emergentzia sozialeko laguntzak mantentzea).
2-Lanbideko zerbitzua hobetu eta edozein momentutan bertara doan jendeari erantzutea.
3-Langabeziarekin amaitzeko konrpomezu sendoagoa, langabezian gauden pertsonentzako lan duina sortuz.
etorri eta parte hartu!
OSTIRALA 19:30etan BBKren aurrean