Pages

2012-12-28

Urteari agur esango diogu astelehenean Pico la Cruz menditik.

Mendia eta euskalduna, euskaldunak eta mendia. Itsasoari eta mendiari betidanik lotuak izan gara. Artzaintza, basogintza edo meatzaritza mendian egin diren bizimodu eta ofizioak izan dira. Euskal mitologiako pertsonaiak, Mari, Tartalo, Basajaun eta basandere... mendian bizi dira eta mendira joateko afizioa betidanik izan da handia gure herrietan. Horregatik agur egingo diogu urteari menditik.

Euskal Herrian gero eta gehiago zabaltzen ari den ohitura da urteari menditik agur egitearena. Gorbeiara doaz asko, Anbotora bestea asko, Pagasarri edo Ganekogortara. Trapagaranen ordea nora joan? Iaztik hasi ginen olentzero batzordean LarraƱeta mendi taldeak proposatuta Pico la Curz mendira igoera egiten. Aurten ere egingo dugu. Musikaria bazara igo zure instrumentua eta jo zure pieza, bota bertsoa edo kantua. Erre ditzagun energia txarrak eta indarberritu urte berrirako aire onak.

Astelehenean PICO la CRUZera igoera
9:30etan txaparraletik
11:30etan tontorrean