Gabonak hurbiltzen dira eta urteroko moduan badira hilabeteak herriko kultur taldeak gabonetako kultur eskaintza antolatzeko Olentzero komisioan elkartzen ari garenak: Gaztetxea, Danetarako Danok, SanGabriel eta Escontrillako guraso elkarteak, Franciscanaseko gurasoak, Ikastola, AEK... jende askok parte hartzen dugu bertan.
Olentzeroren inguruan euskara eta euskal kultura bultzatzea da gure asmoa eta gabonetan kultur eskaintza herrikoi bat antolatzea ere bai. Antzerkiak eta zirko tailerra egingo dira haurrentzat.Gazteentzako futbito txapelketa ere ari da antolatzen. Hemen zabaltzen dugu jada programatuta dauden ekintza batzuen berri:
Iaz bezala abenduaren 24an goizean
baserriz baserri eta auzoz auzo joango gara dantzan, kopla eta kantuan.
Abenduaren 26an,
Jon Maiak egindako GAZTA ZATI BAT dokumentala proiektatuko da.
Abenduaren 31an
Pico la Cruz mendian elkartuko gara urtea agurtzeko.