Pages

2012-12-12

Krisia eta pobreziaren aurka PLATAFORMA SOZIALA abiatuko da TRAPAGARANen.

1070 langabetu gure herrian. 380 familia (820 pertsona inguru)  renta de garantia de ingresos  jasotzen Trapagaranen. Krisiaren ondorioak zuzenki sufritzen ari diren auzotarrak. 

Gazteok berriz ez dugu etorkizun argirik, ikasketak pribatizazio bidean gero eta garestiago dira. Lana lortzeko zailtasunak ditugu eta gurasoen dependentzia handia. Baldintza horietan gure bizia egin eta etxetik independizatzea ezinezkoa da... No FUTURE ingles punk zaharrek esaten zuten moduan.

Gobernuaren neurriek berriz ez dute arazoa konpontzen, dirudunen interesak babesten dituzte, bankuak eta jauntxoak gu etorkizun ilunean gero eta pobreago egiten gaituzten bitartean. Honen aurrean protesta egiteko antolatu egin gara Trapagaranen. Aurten konbokatutako grebak gauzatu ditugu herrian. Sektore eta tendentzia ezberdinetako jendeak elkartuz, beste gizarte baten alde gaudenak kalean batuz.

Sindikatuen bizkar joatea ordea ez da aski. Gauzak beste moldez egin daitezke eta ez gara ezin gara beti zain egon. Modu autonomoz gai hauek herrian lantzeko beharra ikusten dugu. Sozial gaiak, sozial arazoak, Trapagaranen. Trapagarango gai sozialak lantzeko bilgunea sortzera goaz. Hilabetean behin elkartzea da asmoa. Gai hauen inguruko dinamikak sortu eta indartzeko. Horretarako bi deialdi egiten ditugu:

ABENDUAREN 14ean OSTIRALA
19:30etan kontzentrazio-eskuorri banaketa 
La Caixa aurrean

ABENDUAREN 19an 
19:30etan anbulategi zaharreko elkarteen txokoan  
parte hartu nahi dugunok elkartu eta aurrera begirako dinamikak planteatzeko