Pages

2012-12-11

Irrati libre bat herrian? Zure ahotsarekin trapagaran zabalduz!


Jendea eta sareak. Elkar lotzen gaituzten sarerik gabe pertsonak ez ginateke jende. Elkar komunikatu ezinik geundeken izaki indibidualak ginateke.

Taldeko izakia gara (homo sapiens), horretarako gizakiok komunikazio bitarteko ezberdinak garatu izan ditugu historian zehar. Hurbilekoekin elkar ulertzeko sortu genuen hizkuntza antzinean, urrutikoekin harremanetan sartzeko beranduago telefonoa, irratia, telebista, internet eta gainontzeko bitartekoak.

Herrien eta pertsonen eskubide bat da komunikazioa. Tamalez ordea kaleko herritarrek urrun izaten dugu mikrofonoa. Kaletik aldendurik musika komertziala eta agintarien ahotsa izaten dira berton nagusi, enpresa handi eta boteretsuen interesera egoten baitira komunikabide gehienak.


Posible da ordea beste modu batez komunikatzea? ,Bai  irrati libreen bidez. Herritarrek mikrofonoa hartuz eta zuzenean gure iritziak emanez, gure gustoak eta interesak landuz. 

Ez da ideia berria gure herrian, egon dira herritarrek sortu dituzten irratiak (Arboledako albergean bertoko gazteek autogestionatzen zutenean emisora bat izan zuten bertan, Trapagarango Casa Socialean ere beste urte luzez ere irrati bat egon zen). badira esperientziak eta badira aukerak gogo izanez gero asmo berriak lantzeko. Trapagaranen emisora bat muntatuko al dugu? Gazte batzuek ideia hori lantzen hasi nahi dugu. Kazetaritza ikasiko baduzu edo ikasten ari bazara, irratiaren afizioa baduzu, zure gustuko musika irratian jarri ez eta zeurea egin nahi baduzu edo beste edozer... Parte hartu egitasmoan!! Igandean gelditu gara proiektu berri hau lantzen hasteko!!

ABENDUAK 16, igandea
18:00etan gaztetxean