Pages

2012-12-21

Astelenean gazteak auzoz auzo joango gara kantu eta dantzatzen. Mendiko olentzero.

Aspaldian ohitura zen negu garaian etxez etxe eskean joatea. Horrekin lotuta daude hainbat euskal ohitura, Santa Ageda, carrascoliendas edo beste hainbat. 


Antzinako garaian neguko hoztasun eta gordintasunari pertsonen harreman eta umore bidez erantzuten saiatzen zen lehengo jendea. Erritoak ziren, gazteak elkartu, jan, edan, kantu eta bertso, baserrian egoten zen jendea alaituz neguko tristeziari aurre egiten zioten. Guk ere berreskuratu nahi ditugu gaurko mundu modernoan halako harreman eta ohiturak. Horregatik planteatu dugu gaztetxetik eredu hau. Auzoen arteko sarea osatu, jendeen arteko sarea osatu, goizetik kalera atera, mendiko azken baserrietara hurbildu, olentzero kantatu, bertso eta dantza, ondo pasatzea. Iaz egin genuen eta oso polita izan zen, aurten politagoa!!

ETORRI eta PARTE HARTU!! lehengo moduan gaur ere, basurde olentzero!! 

goizeko 9:30etan zaballako matadero aurrean gelditu gara DuraƱonara igotzeko
10:30 Zaballan
11:30 Ugarte
12:30 Elgero

Aupa Trapagaran!
gazteria eta gure herria!! sustraietatik eraikiz, sentituz!!