Pages

2012-09-28

Grebak Trapagaranen oihartzun zabala izan zuen.

Larria da egoera ekonomikoa, gero eta larriagoa geure etxe eta familietan bizi duguna. Gazteok etorkizun iluna, langabetuak gero eta gehiago, hezkuntza eta osasun sistemak kolokan, BEZ bezalako zergak gero eta altuago eta egoerak ez du zuzentzeko inolako asmorik.

Egoera horren aurrean agintariek krisia gainditzeko neurriak herritarren bizkar ezartzen dituzte krisiaren sortzaile izan diren banku, espekuladoe eta jauntxo dirudunak babestu eta haien estatusa mantentzeko. Herritarrei ez zaigu protesta eta greba beste biderik gelditzen. Atzoko greba ildo horretan zegoen eta Trapagaranen ere izan zuen eragina. 

Normalean komunikabideak boteretsuen alde jarduten dutenez guk ikusitakoa guk geuk kontatzea erabaki dugu, greban aritu ginen herritarren begietatik. Herriko gazteon begietatik. Hau da atzoko greba egunean Trapagaranen gertatu zena:

FUNIKULARRA
Gure eskualdean izaten ziren antzinako meatzari borroketan bezala funikularreko langileek grebarekin osoki bat egin zuen. Zerbitzu minimoak aritu ziren soilik. Funikularrak 11 bidaia izan zituen egun osoan.

IRAKASKUNTZA
Irakaskuntzan ikastetxearen arabera oso ezberdina izan zen grebak izan zuen jarraipena. Itxaropena ikastolan haurtzaindegia eta haur hezkuntzak soilik ireki zuen eta lehen zein bigarren hezkuntza klaserik ez zen egon.  San Gabriel eskolan ohi baino ikasle gutxiago joan ziren klasera eta irakasleen %45ak grebarekin bat egin zuen. Escontrilla eskolan eragina askoz txikiagoa izan zen eta 3 irakaslek eta jantokiko 3 langilek soilik egin zuten greba. Franciscanas ikastetxean azkenik grebak ez zuen jarraipenik izan eta normaltasunez jardun zuten klasean.

Institutuari dagokionez irakaslegoan eragina ez zen handia izan, 30 irakasleetatik 8k bat egin zuten grebarekin. Ikasleen asistentzia ordea oso txikia izan zen eta batxilergoko ikasleek grebarekin bat egin zuten.

EUSKALTEGIAK
AEK euskaltegiak grebarekin bat egin zuen eta euskaltegia egun osoan itxita egon zen. Udal euskaltegian ordea gauza bitxi bat gertatu zitzaigun grebaren jarripenaren datu bila joan ginenei, bertan "harrera" egin zigun irakasleak ez zigun euskaltegian greban zeuden irakasleen kopururik esan nahi izan eta eskilaratan gora ihesean joan zen. Lasai egon laguntxo, elkarizketa eta pertsonen tratua zer den ederki erakutsi zenigun, hurrengo erreforman euskaltegiko irakasleen murrizketak aplikatzen hasten direnean ez etorri herriko ikasle eta langileei laguntza eskean. 

INDUSTRI POLIGONOAK
Herriaren inguruko industrialdeetan grebaren jarraipena oso ezberdina izan zen tailer edo enpresen arabera. Batzuk erabat itxita zeuden beste batzuk lanean ari zirne bitartean. Aurreko grebarekin konparatuz arlo honetan nabaritu zen gehien grebaren jarraipenaren beherakada, CCOO eta UGT sindikatuek greba deialdiarekin bat ez egitearen ondorio.

UDAL ZERBITZUAK
Ez genuen udaletxeko langileen artean grebak izan zuen arraksataren gaineko datu zehatzik izaterik lortu. Udal brigada lanean ikusi genuen eta kirol instalazioetan esan zigutenez langile guztiak aritu ziren lanean.

MERKATARITZA (denda eta tabernak)
HErriko denda tabernei dagokionez jarraipen zabala izan zuen grebak. Aurreko egunetan grebarako motibatuak eta egoeraz haserre nabari ziren dendari zein tabernariak. Krisia benetan pairatzen ari direla adierazi ziguten, Barakaldo inguruko merkatal zentro handien presioak, "on egin" moduko kate merkeen zabaltzeak eta jendeak duen kontsumo gaitasunaren beherakadak gogor kolpatu dituela zioten. Horrela 60 denda eta taberna inguruk itxi zuten goizean (%60). Herriaren behekaldea ia osorik itxita azaldu zen eta goikaldeko taberna eta denda batzuek itxi zuten. Arratsalderako ordea jarraipena zabalagoa izan zen eta ia gehienek itxi zuten.

Argazkiak ikusteko klikatu: hemen

MANIFESTAZIOA
Iluntzeko manifestazioa martxoaren 29koa bezain jendetsua izan ez bazen ere arrakastatsua izan zen. 300 pertsonatik gora elkartu ginen eta murrizketen aurkako mugimenduan elkarrekin borrokan jarraitzeko deialdiarekin batera amaitu zen. TRAPAGARAN MURRIZKETEN AURKA! BESTE EKONOMIA EREDU BATEN ALDE!