Ondo atera zen ekainaren 23ko MANI FESTA. asmoa herrian gizarteratzen ari gara, elkartez elkarte, etxez etxe. Trapagaranen gaztetxe publikoaren inguruko proiektua idatzita dugo eta udaletxean erregistratu dugu bertan eztabaida ireki zain. Pilotak ordea bueltaka jarraitzen du eta ez dugu geldi egoterik.
Hemendik aurrera ekimen berriak sortu behar ditugu. Nola indartu eta zabaldu gaztetxe publikoaren eskaria?
Trapagarango jaiak datoz, zer egin? Nola ikusarazi gazteon eskakizuna? Gazteguna iritsiko da ondoren eta udazkenarekin kurtso berria hasiko da, eztabidatzen aritu garen guztia praktikan jarri behar dugu, nola? ze ekimen eta ideia daude horretarako?
Hau guztiaz hitzegiteko BILERA deitua dago ostegunerako gaztetxean.
MATADEROA HERRIARENTZAT. GAZTETXE PUBLIKOA! Hemendik aurrera zer?
Osteguna, uztailak 12
iluntzeko 19:30etan in the gaztetx.