Pages

2012-05-10

LONJERO EGUNA 2.asanblada ostiralean.


Belaunaldi berriekin ideia berriak eta aurtengo Lonjero eguna hasia da forma hartzen. Lehenbiziko aldiz jaiaren ereduaz eztabaidatu da eta berrikuntzak planteatu dira. Gauza askori buruz hitzegin genuen aurreko asteko bileran ELKARLANA dela lonjero egunaren oinarri. Guztion artean eguna bera aurrera ateratzean, ardurak banatzean eta elkar laguntzean. 

San Gabrielgo jaien barruan ari gara gure gazte espazioa lantzen, inolako muga eta baldintzarik gabe. Kuadrilla edo lonja batekoa bazara eta lonjero egunean parte hartu nahi baduzu aski duzu datorren ostiralean bilerara etorri, parte hartzeko gogoak izan, elkarrekin festa egiteko prest izatea.

Emakumearen espazioaz ere hitzegin genuen  sakon, nola azken urteetan hasierako lonjero eguneko futbito "patxanga" zena zenbat profesionalizatu den, ia soilik futbolean oso trebea den jendea arituz.

Ildo horretatik hasi ginen nesken espazioaz hizketan. Ikusi genuen zein zaila den neskentzat giro horretan futbolean jolastea eta ondorioz betiko rolak errepikatu egiten zirela gurean ere. Neskak jarrera pasibotan ikusle eta mutilak jarrera aktibotan jolasean egonez. Gainera bagara futbolean hain trebeak ez garenak eta gure espazioa txapelketa horretan ere zailtasunez ikusten dugunak. Egoera hau ikusirik futbitoari alternatiba sortzea erabaki zen bileran. Futbitoan aritu nahi duenak aski izango du taldea osatu eta parte hartzea baina horrez gain GINKANA bat ere antolatuko da larunbat goizean taldeka aritu eta ondo pasatzeko.

Bazkarian parrillada aldatu eta jende ezberdinaren parte hartzeaz parrillada erraldoi bat edo gisaua egitea aipatu zen, baina lonjetan galdetzeko gelditu zen.
Azkenik lonjaz lonjako kalejirako txarangak aztertu eta lotzeko ere gelditu zen.

Aurreko bilerari jarraipena egiteko eta gauzak lotzen jarraitzeko ostiralean geldituak gara gaztetxean. Aurreko bilerara etorri ezin izan zuenak baina partehartu nahi duenak aski du ostiralean azaltzea.

LONJERO EGUNA 2012 antolatzeko 2.bilera
Ostirala maiatzak 11
19:30etan GAZTETXEAN