Erabatekoa izan zen grebak gure herrian izan zuen jarraipena, langile zaharrenek ere ez zuten oroitzen halakorik inoiz gurean ikusi izanik. Orain hiru hamarkada General Electrica eta Babacock Wilcox moduko lantegietan eginiko greba luze haietan ere ez zen herrian halako babesik somatu.
ERANTZUNA ERABATEKOA eta TOTALA
Denda eta taberna guztiek itxi zuten, poligonoak geldirik, garraio publikoan zerbitzu minimoak, liburutegia eta ia eskola guztiak itxita. Pertsiana jaitsita esnatu zen Trapagaran joan den ostegunean.
GOIZA SENDO >>>>7:00tan tren geltokian >>>>10:00etan giza katean.
>>>> 7:00. Tren geltokian. Ordu horretan hasi ginen informazio banaketan tren geltokian. Ohi baino jende gutxiago zihoan lanera guk informazio eskuorriak banatzen genituen bitartean. Tren geltokiko prosegur urduri ipini zen eta ertzainak deitu zituen, beltzezko gizonek grebalariak izorratzeko lanean tren geltokitik hurruntzera behartu gintuzten.
>>>> 8:40. Franciscanas de Montpellier. Goizeko azken trena igaroa zen eta herritik itzuli bat ematea erabaki genuen. Guztia itxita zegoen. Franciscanas de Montpellier ikastetxea izan zen greba egin ez zuen eskola bakarra, beraz atean gurasoei eskuorri banaketan jartzea erabaki genuen. Gurasoen harrera ona izan zen.
>>>> 9:10. Udaletxea hartu genuen. Udaletxean izan ziren funtzionari izanagatik greba babestu ez zuten hainbat langile eta politikari, grebaren arrazoiak azaldu eta protestetan parte hartzera gonbidatu genituen langileak. Herri osoa itxita zegoen eta udaletxea herritarren etxea denez udaletxeko balkoitik grebaren aldeko pankarta zintzilikatu genuen.
>>>>9:40 Polikiroldegia. Polikiroldegia irekita zegoen, udaletxetik irten ondoren bertaratzea erabaki genuen. Polikiroldegian sartu orduko langileek esan ziguten grebarekin bat egiten zutela eta berehala itxiko zutela.
>>>> 10:00. Giza katea. Jende multzo polita elkartu ginen goizeko giza katean eta irekiak zeuden taberna eta komertzioz komertzio aritu ginen itxitako taberna eta dendekin elkartasuna aldarrikatuz eta greba egiteko eskatuz. La Habana plazako "salon de juegos" eta bar "la esquina" izan ziren tabernetako bi, arrazoiak azaldu eta gehiena itxita zegoela ikusita grebarekin bat egin eta ixtea erabaki zuten. Ileak ileapaindegia eta 1ยบ de mayoko movistar denda izan ziren goizeko piketearen ostean itxi zuten beste bi.
>>>> 11:15 Consum itxi zen. Eroski-Consum irekita zegoen eta giza katean bertaratzea erabaki genuen. Azaldu genien langileei herriko denda txiki guztiak itxita zeudela eta ez zitzaigula justua iruditzen txikiek itxi zutela baliatuz saltokirik handiena irekirik mantentzea. Langileek barne bilera bat egin zuten eta ixtea erabaki zuten.
>>>> 11:45 igeritokiak itxi zituzten. Giza katea bertaratu orduko, polikiroldegia bezala itxi zituzten igeritokiak.
>>>>12:00etan Kontzentrazioa. "Lan erreforma eta gizarte murrizketen kontra" kontzentrazioa burutu zen Trapagaranen. arrakastatsua izan zen, 130 pertsona inguru elkartu ginen.
>>>>13:10. Atsegia okindegiko bataila. Laugarren aldia zen Atsegia okindegira joaten ginela. Grebalariak hurbildu eta berehala ixten zuen, baina joan orduko berriz ireki. Azkenean okindegira sartu eta langileekin hitz egin ondoren jarrera berarekin segitzen zutela ikusita atean sentada bat egitea erabaki genuen. Okindegia itxita mantendu zen egun osoa.
>>>>17:00. Kotxe karabana. 20 kotxe inguru elkartu ginen kotxe karaban egiteko. Auzoz auzo ibili ginen. Herrigune osoa itxita zegoen, Ugarten taberna batzuk bai eta besteak ez, Larreineta osorik eta Arboleda ere bai erdizka.
>>>> 19:00 Manifestazioa. Gazteok inoiz oroitzen dugun manifestazio handiena izan zen arratsaldekoa. 600 lagun baino gehiago elkartu ginen lan erreforma eta murrizketa sozialen aurka.
HEMENDIK AURRERA ZER?
Lehenbizi itxi zuten merkatari eta taberna guztiei eskerrak eman behar dizkiegu. Herriak oso ondo erantzun zuen, argi esan genuen ez gaudela gobernua hartzen ari den neurri ekonomikoekin ados. Jende asko eta oso ezberdina elkartu ginen egun osoan zehar eta hori kezka dagoen seinale da.
Orain balorazioa egiteko garaia da, greba antolatzeko sortu dugun bilguneak ondo egin du bere lana, aurrera begira sozial arloaz kezkatuta gauden jendearen bilgune bat izan daiteke sortu duguna. Batean edo bestean balorazio garaia da. ESKERRIK ASKO TRAPAGARAN! ez zuten alferrik esaten lehengo zaharrek... SANGRE MINERA, SEMILLA GUERRILLERA!