Pages

2012-03-20

Grebarako deia zabaltzeko propaganda hitzorduak egin dira herrian.


Lan eskubideak murriztuko dituzte, despidoak erraztu, aldi baterakotasuna zabaldu eta unean unean kontratuak zabaldu. Osasungintza pribatizatzeko intentzioak direla batean, hezkuntzako murrizketak berriz bestean, zerbitzu sozialen desagerketa eta jubilazio adina 67 urtera luzatzea. Badago grebara joateko motiborik.

Trapagaranen M29ko greba antolatzeko batzorde bat osatu dugu, langabetuen asanblada, gaztetxeko gazteak, jende independientea, langile eta jubilatu zenbaitek osatua. Greba deia zabaldu nahi dugu herrian. Horretarako propaganda banatzeko ostiral eta larunbaterako zita egina dugu. ETORRI eta batu grebari!

OSTIRALA martxoak 23 19:30-20:30 bitarte BBK-Caixa gurutzean
LARUNBATA martxoak 24 12:30-14:00 bitarte BBK-Caixa gurutzean