Pages

2012-02-29

BIBA GU! larunbateko bertso-afariaz.


Martxoaren 3an Trapagarango gaztetxean bertso afari bat egingo da, Beñat ugartetxea eta Fredi Paia Bertsolariekin, carrascoliendas autogestionatzeko dirua ateratzeko.Ziur nago duela bi edo hiru urte, gure herriko pertsona bati hau entzutean SERIOA edo ASPERGARRIA bezalako adjetiboak etorriko zitzaizkiola burura, hori entzutean, euskera klaseak gogoratuko zituen, eta zorte handiz behin edo behin aipatutako bertsolariren baten izena.

Gaur egun ere hau entzutean ez zaio bertsolari baten izena burura etorri, edo errima hitza edo zortziko txikia hitza, burura etorriko zaiona, larunbateko parranda da edo duela bi hilabeteko parranda eta bertan entzundako bertsoak, edo bertsoeskolan dabilen lagun baten izena, edo goizeko bostetan bi lagunen artean bertsotan entzundako pikea, eta agian berak ere abestutako bertsoa musika eta dantza artean.

Horixe da aurrerapena. Hori egiten du bertsoeskolak. Eta hori da bertsolaritza. Gero agian, zortziko txikia zer den jakiteko grina sartuko zaio, edo agian ez, nork daki... Baina behintzat badaki bertsoa berak uste baino hurbilago daukala.

Beraz bertso afariaren kartela ikusi, eta carrascoliendaseko parrandan lagunak botatako bertsoak, edo goizean entzundako bertsoak etorri bazaizkizu gogora, etor zaitez berriz gozatzera! Jai batekin beste jai bat autogestionatuko da! Zer gehiago nahi dugu?Hain parrandazaleak izanik, zeruak ez du gure arima gordeko, baina niri behintzat ez zait axola! BIBA GU!