Badator Otsaila eta harekin batera Carrascoliendas. Nola egingo dugu aurten? Dudarik gabe iazko urtea izan zen zailena. Guztia zegoen sortzeko, asmatzeko eta egiteko. Ez genekien zer ziren Carrascoliendas eta adineko jendearengana joan ginen hura zer zen jakitera. ELkarrizketa haietatik abiatuz berreskuratu genuen gure herriko inauteri herrikoia. Prozesu hura nola izan zen gehiago jakin nahi duenak hemen du prozesu haren memoria gisa ikuspegi etnografiko-kulturaletik idatzi genuen artikulua:
CARRASCOLIENDAS: INAUTERI HERRIKOI TRADIZIONAL BATEN BERRESKURAPENA INGURU URBANO MODERNOAN:
http://issuu.com/basetxegaztetxea/docs/las_carrascoliendas_memoria
AURTEN ZER eta NOLA?
Otsailaren 25ean izango da Carrascoliendas eguna aurten. Guretzat inauteria ez da desfile eta ez da tradizio, guretzat inauteria barnean duguna adierazteko beste molde bat da, elkar harremanean oinar. NEguaren baitan udaberria datorrela esateko molde bat.
Iazkoan gure inauteri herrikoia sortu genuen eta aurten konsolidatu. Data ordea gainean dugu eta asko dago egiteko. Ideia berriak lantzeko, autogestioa nola egingo dugun pentsatzeko, ensaio egunak zein izango diren erabakitzeko, zein auzotara joango garen... Hau guztia definitzeko eta lanak banatzeko bilera egingo dugu ostiralean gaztetxean.
CARRASCOLIENDAS 2012, NOLA?
Urtarrilak 13, ostirala
20:15ean basetxe gaztetxean
Urtarrilak 13, ostirala
20:15ean basetxe gaztetxean