Pages

2011-09-21

Larunbateko gaztegunak, GAZTETXE PUBLIKOA eskatzea izango du ardatz.


Urteak dira Traspagarango gazteak gaztetxean antolatzen garela, ordutik hamaika izan dira herrian sortu eta garatu ditugun proiektuak: Carrascoliendas, Lonjero Eguna, Gazteguna, jaietako partehartzea, tailerrak, kontzertuak, antzerki, hitzaldi edo ekitaldiak...

Gaztetxearen egoera ordea irregularra da, Plan General berriarekin desagertzeko arriskuan, instalazio kaxkarra. Erresistentziatik eraikuntzara pasatzeko garaia da. Trapagaranek merezi duen gazteentzako lokal autogestionatu duin hori eskuratzekoa. Udalari dagokio lokal hori ematea eta gazteei zein herriko kolektiboei kudeatzea. Aukerak, baldintzak, zein motatako instalakuntzak beharrezko diren, guztia dago hitz egiteko eta zehazteko. Hausnarketan hasi gara eta negu honetan horren gaineko proposamen zehatz bat lantzea hartu dugu helburu. Gazteguna izango da ideia honen zabaltzeko lehen geltokia. Autokudeaketa eta autogestioaren trenak indar berria hartu du gure herrian. 90.hamarkadan gaztetxearen aldarrikapenarekin hasi ziren haien eskakizun berdina garai berrira eguneratzen air gara. Urte luzeetako erresistentziaren ondoren eraikuntzarako baldintzak ireki daitezen hemendik aurrera gure herrian.

GAZTETXE BATEN FUNTZIOEZ eta AUKEREZ
Iruñeako euskal jai adibidez

Horregatik egiten dugu deialdia gazte eta zahar, haur eta guraso datorren larunbatean gazteguneko ospakizunetan kalera ateratzeko, kalea hartzeko, guztiok elkarrekin gaztetxe publikoa eskatzeko.

ETXEZ ETXE BUZONEATU DEN ALDIZKARIA (ZABALDU!):
GAZTETXE PUBLIKOA 0km (pdf)