Pages

2011-06-20

LONJERO EGUNAk 4. aldiz arrasatu egin zuen.

Arrakasta ikaragarria, aurreko urteetan baino askoz jende gehiagoz 300 gazte inguru elkartu ginen kriston giroan. Goizean goiz lasai hasi zen futbito txapelketa, parrilladan giroa berotzen hasi zen, sokatirarekin jarraituz. ORKRESTA taldearekin egin genuen lonja kalejira maratonikoa, lonjaz lonja, batzuen eta besteen tragoez lagundurik eta bereziki ANFIko edabe magikoarekin lortu genuen amaitzea! Hortik berriz San Gabrielera eta segituan hasi ziren Humus Sapiens eta Usteak ustel San gabrieleko eszenan. Kriston giroa eszenatokitik emanez, ALDATS taldearen berbenak segitu zuen krsiton dantza betean eta txosnako DJak amaitu zuen eguzkiaren irteeran bakoitzak ahal zuen moduan etxerako bidea hartzen zuelarik.

Ondorio garbiak:
1-San Gabrieleko jaiak berreskuratu ditugu. Jaietako ekitaldi guztiak jendetsuak izan dira, asteburu osoa jendez lepo egon da San Gabriel eta horren motorra lonjero eguna izan da. Duela 4 urte Lonjero eguna egiten hasi ginenean beheraka, ia ia desagertzeko zeuden San Gabrielgo jaiak. Baina badaude gertakizunak inguruan eragiten dutenak eta lonjero eguna izan da horietako bat. Gazteengandik hasita auzora zabaldu da ilusioa, erakusgarri garbia; aurten inoiz baino familia gehiagok bazkaldu dute kalean, txosnan lagundu dute pintxoak ekarriz eta ekitaldietan parte hartuz. San Gabriel auzoa indarrez bizirik dago, guztion indarrez berpiztu dugu.

2-Lonjero eguna zabaldu da eta gazte berriak heldu. Duela 4 urte gaztetxetik bultzatuta 5 kuadrila hasi ginen lonjero eguna antolatzen. Gaur egun 300 gazte baino gehiago biltzen gara. Gazte berriak heldu gara eta esan dezakegu bereziki 16-20 urte bitartean guztiak bertan gaudela. Gainera gazteen artean pasotismoa baztertzen eta jendea gero eta gehiago bere erara pizten ari da, musika taldeak sortzen, bere zaletasunak lantzen. Zorionak usteak-ustel! Pizten ari gara.

3-Jai herrikoien eredua bultzatzen ari gara: Autogestioaren bidez, presupuesto handirik gabe baina herrian oinarrituz, jendearen arteko harremanak eta partehartzea bultzatuz beste jai eredu bat martxan jarri dugu. Herriko taldeen laguntzaz eta kale kulturan oinarrituz, euskara eta euskal kutlura bultzatzen ari gara. Lonjero egunaren bidez San Gabrielgo jaiak modernizatu ditugu, XXI.mendeko auzo jai modernoak bihurtu dira San Gabrielgoak.

4-Herria indartzen ari gara. Lonjero egunean 30 urtetik 15 urterako gazte gehienak elkartzen gara eta honek herriko gazteen arteko giroa hobetzen lagundu digu. Orain elkar ezagutzen dugu eta nabari da inguruko beste herrietako jaietan elkartzen garenean. Gazteen arteko sare bat sortzen ari gara, aurrera begira beste edozer egiteko aukera ematen diguna.


Etorkizuneko erronkak.
1-Belaunaldi berrien inplikazioa. 4 urte dira lonjero eguna antolatzen dugula, 22 urte genituenek lehen 26 dauzkagu orain. Atzetik gazte pilo bat lotu dira egunari, baina fase bat amaitzen ari da eta beste bat hasi. Ideia berriekin eguna birmoldatu, hobetu eta garai berriei egokitzeko unea da. Belunaldi gazteagoek ardurak hartzeko garaia.

2-Herrian eragin. Lonjero egunaren bidez sortu dugun gazteen arteko sareak gauza gehiago egiteko aukera ematen ditu. Jai herrikoien ereduan gustura gaude, herriko jaietarako egiazko jai batzordea osatuko da berehala. Baina egiazko jai herrikoiek nahi baditugu ez dira hauek talde baten edo bestearen kontzertuetan oinarrituko, kuadrillen partehartzean eta inplikazioan egongo da gakoa. Ez izan kultura kontsumitzaile, izan protagonista, zure kultur espresioak garatu, lagunekin musika taldea sortuz, edo bajadan parte hartuz, edo bertso eskolakoak bezala gerrillarekin... Parte hartu jai batzordean ideiak emanez eta ardurak hartuz, eta parte hartu ekintza partehartzaileetan. Lonjero eguneko olatua ez dezagun galtzen utzi, bihurtu dezagun tsunami!