Pages

2011-06-01

ABB GALINDOko 160 langile kaleratzeko arriskuan. Gaur hasi dituzte protestak.

Krisiak gogor jotzen ari du gure eskualdea. Inguruko enpresa handi guztiak ixten ari dira, zein etorkizun datorkigu gazteoi?

Babcockekin hasi genuen urtea
Aspaldi hasitako prozesua bere amaierara heldu zen. BabcockWilcox itxi zuten udaberri honetan eta langileak halamoduz gelditu dira. Negoziazioek jarraitzen dute baina gaur bertan jakin dugunez 220 langile izan dira inolako prestaziorik gabe daude langabezia eta jubilazio polizak ordaindu ezinik. INFO+Babcock: http://www.finanzas.com/noticias/economia/2011-06-01/494655_prejubilados-babcock-2004-manifestaran-este.html

ABB Galindo izan da azkena
Maiatzean jakin genuen Nervaceron 80 pertsonako ERE bat martxan zegoela, La Naval beste 125eri luzatu diete EREa eta azkena ABB Galindo izan da 160 langile kaleratzeko asmoarekin. Etorkizuna beltza ageri zaigu. Ehunka langile zuzenki kaleratuak etabeste hanibat enpresa eta tailer txikiren itxiera helduko da gero. Industriarik gabe, merkatal zentru handien eta multinazionalen menpean lagabezi tasa handiak dira gurean. Egoeraren adierazgarri dira gure eskualdeko kaleetan lanean berriz hasi diren langabetuen asanbladak.

Krisia eta "marco vasco de relaciones laborales" arazoaren iturri.
Krisiak eragina du Euskal Herrian. Krisiak eragin itzela du Espainian, erreskate ekonomikoaz ari dira hitz egiten bankuak, industriarik gabe, eraikuntza sektorea erabat lur jota eta levanteko turismoaz eusten ari da Espainia.

Krisia mundu osoa ari da kolpatzen. Merkatu libreen eta espekulazioaren porrota da. euskal Herria ere kolpatzen du krisiak eta horren adierazgarri dira enpresa handien itxierak. Hala ere ABBk irabaziak ematen ditu oraindik, agian ez nagusiek nahi bezain beste, baina bai lantegia mantentzeko moduan. Kontua da, Galindoko planta Turkiara eraman nahi dutela. BErtan langileei gutxiago ordaintzen dietelako eta diru gehiago irabazteko.

Espainia ordea lastre bat da ekonomikoki Euskal Herriarentzat. ABBko kasua garbia da horretan. Madrilen, Bartzelonan, Kordoban eta Galindon dauzka ABBk lantegiak. CCOO eta UGT nagusiak dira lantegi guztietan Galindon izan ezik. Trapagarango lantegian ESK da nagusi. NEgoziazio orokorretan ordea ESK ez du ordezkaritzarik eta UGT eta CCOOk ari dira Espainia mailako negoziazio proposamenetan. Horrela ABB enpresaren barruan egingo duten errekonbersio osoan kaleratuko dituzten langile gehienak Euskal Herriko lantegietakoak izango dira.

Zer egin daiteke? Trapagarango gazteok herrian bizi nahi dugu, herrian lan egin nahi dugu! Baina beti bezala aberatskumeen morroi gara. Lehen NEgurin bizi ziren jauntxoak, orain multinazionalen menpe, baina beti berdin. SANGRE MINERA, SEMILLA GUERRILLERA esaten zuen gure herriko punk musika talde batek.

ABBko langileekin bat egiten dugu. HErriko protestetan han izango gara. Trapagaran bere ekonomiaren alde. MEATZALDEA BIZIRIK!