Pages

2011-05-16

Pilar Soutoren oparia: Andy Lucas Trapagarango jaietan egongo da.

Aurrekoan esan genuen bezala jai batzordea deitu gabe udala kontratazioak egiten ari dela. Inork ez du erabaki zein talde etorriko den, inork ez daki ezer, baina Andy Lucasen orrian jada azaltzen da Trapagaranen izena. Hemen ikusi daitzekeen moduan:

Ez dugu ezer Andy Lucasen kontra, eta onartuko genuke jai batzordean eta herriko talde guztien artean erabakiko balitz. Baina berriz ere Pilarrek guztia airetik bota eta kontratazioak itxi ditu.


PILAR SOUTO CACIQUE!

Pilarrek jauntxo baten moduan jokatzen du. Inorrekin kontatu gabe hartzen ditu erabakiak, lotu kontzertuak. Zer dago guzti horren atzean? Milaka euroko kontratazioak egiten dira eta gero ez dira kontuak inon erakusten. Urteko kultur presuouesto guztia jaietan gastatzen dute eta gero ez dago beste ezer urtean zehar.

JAI EREDU PENAGARRIA
Dirua eta dirua gastatu eta gero ez dago ezer egunean zehar. Jendea eta kuadrilek parte hartzeko ezer eta txosnak jartzeko mugak eta arazoak. Aski da! Asperttua gaude honekin! Gaztetxetik uste dugu badela garaia hau gainditzeko. Jai eredu bat nahi dugu egunez ere jaia izango duena. Kontzertu handietan hainbeste diru gastatzea astakeria galanta iruditzen zaigu gurea bezalako herri batentzat. Egin kontzertu txikiagoak baina jai egun gehiago. Haurrentzako gauzak euskaraz. HErriko taldeen partehartzea bultzatu.

ZER EGIN DEZAKEGU?
Egoera oso larria da. Noiz arte egon behar dugu Pilar jasaten gure herriko marquesa bezala ibiltzea? Hauteskundeen menpe utzi behar al dugu dena? Aski da! Pilar bere aulkitik bota ala ez elkartu behar dugu, herriko gazte desbedinak elkartu, eztabaidatu,erabakiak hartu eta elkarrekin kalera atera. Ez dugu ezer kontatzen, ez gaitu kontutan hartzen eta herritar guztien gainetik pasatzen da behin eta berriz. Ezin dugu betirako horrela ibili! Zabaldu informazio hau! eta adi deialdiei!