Pages

2011-05-18

Gaztetxe publikoaz alderdi guztiekin bildu gara.


Trapagaranen gazteentzako gune publiko bat behar dugu. Autogestionatua, gazteok kudeatua. 10 urte daramtzagu gaztetxean, lana, proiektuak, ekimenak milaka izan dira, baina egoera normalizatzeko garaia da. Belaunaldi berriak sendo datoz, beste batzuk badoaz eta gaztetxeak badu ordua erkonozimentu publikoa jaso eta bere egoera normalizatzekoa.

Hauteskunde aurretik alderdi politiko guztiekin biltzea zen gure asmoa. Bilera eskatu genien guztiei eta guztiekin bildu gara PSOErekin izan ezik. PSOEri behin baino gehiegotan eskatu diogu bilera eta beti esa ndigute momentuan oso okupatutak daudela eta deituko digutela. Deiaren zain segitzen dugu.Dena den oso positiboki jo ditugu bilerak, ideia nagusietan ados azaldu baitira guztiak (PNV, Ezker Batua, BILDU):

1-Gazteentzako lokal publiko baten beharra ikusten dute guztiek.

2-Lokal hori gazteok beraiek autogestionatu beharraz aritu dira guztiak.

Aukerak badaude gaztetxe publiko autogestionatu txukun bat lortzeko. Hemendik aurerako hilabete eta urteotako borroka, nahia eta ereikuntza, gazte mailan hara bideratua izango da. Lortuko dugu! TRAPAGARAN GAZTEA eta BIZIA!

Hemen atxikitzen ditugu alderdiekin izandako bileren aktak: