
Jende asko gaude, egoera ordea lehengo berdina da. Udalaren partetik ez dago gazteontzat lekurik herrian eta gaztetxeak betetzen du horren funtzioa. Gaztetxearen egoera aldiz irregularra da, edifizioa okupatuta, onarpenik gabe, beti kinka betean. Bidea egin dugu, ondo funzionatzen dugula erakutsi, herriari aportatzen diogula ikustarazi diogu. Bada garaia guztiok elkartu eta gazteontzako gaztetxe publiko bat lortzeko. Udalaren onarpena izango duena. Baldintzak emanak daude, gure lanaren arabera lortu dezakegu.
Nola egin? zein motatako gaztetxea nahi dugun, prozesua nola abiatu... horiek dira airean dauden galderak. Gure proiektua zehaztu behar dugu. Horretarako antolatu dugu afari-bilera ostiralean.
Hemen duzue eztabidarako gidoia, zabaldu eta buelta batzuk buruan emateko eta ostiralean bildu gaitezen!
http://euskalherria.indymedia.org/media/2011/04//73424.pdf
EZTABAIDA-AFARIA
OSTIRALEAN, APIRILAK 15
20:30etan gaztetxean
...eta ondoren JONU KANTAUTOREArekin gaualdia!