Newroz duela bi aste ospatu zuten Kurdistanen. Kurduen aberri eguna. Martxoaren 21ean mendi kaskoetan sua eginez ospatzen dute Kurduek urte berria eta horrekin batera haien eguna.
Munduko estaturik gabeko nazioetan Kurdistan da handiena. 40 milioi Kurdu, 4 estatutan banatuta, Siria, Irak, Iran eta Turkia. Azken hau, Turkia, da hain zuzen Espainiarekin batera XXI.mendeko Europan alderdiak legez kanpo utzi eta militante politikoak kartzelatzen dituen bakarra. Hala pasatu da Kurduek sortu dituzten alderdi politiko guztiekin. 9 aldiz sortu dituzte alderdi berriak Kurdistanen eta 9 ilegalizazio izan dira. Ezker Abertzalearen aurkako Espainiako epaiak oinarri hartuz, azken aldian Turkiak DTP (Gizarte Demokratikoaren Alderdia) legez kanpo utzi zuen.
Espainian eta Turkian XXI.mendeko inkisidoreak lanean dabiltza, azkena Espainia aldetik heldu zaiguna. Auzitegi Gorenak SORTU alderdiari ez dio uzten hauteskundeetan aurkezten. Euskal Herriko sentisibilitate oso bat legez kanpo. 20.000 pertsona "zikin" aurretik zerrendaren batean joategatik eta hauteskundeetara aurkeztu ezinik.