TrebiƱun hasi eta 10 egun eta gauez Euskal Herri osoa gurutzatu ondoren atzo iritsi zen azkenik Korrika Donostiara. Gau eta egun gelditu gabe, Ebroren magaletik Pirineo ibarretara, Bizkaiko industrigunetik Xiberuko herri txikietara. Ez dago mundu osoan horrelako ekimenik 2500 kilometro erreleboka eta korrika bere herria gurutzatuz egiten duenik.
Ez dago eliterik Korrikan, berdin egiten du korrika haur jaio berri batek zein 80 urteko agure batek. Atzo bertan Marokotik heldu den emigranteak zein mendiko auzoko baserriko alabak. Guztiak osatzen baitu gure herria eta guztiok egiten dugu Euskal Herria.
Korrikak adierazten du ezerk baino hobeto Euskal Herriaren indarra. Herri guztietan dago norbait euskararen alde korrikatzeko, gau zein egun, lanegun zein jai egun. Euskara galdu duten eskualdeetan edo eskualde erabat euskaldunetan. Gu gara Euskal Herriaren oinarria, XXI.mendean bizirik eta euskaraz sartu nahi duen herria.

Euskal Herria ez da mapetan existitzen, ez du hori jartzen gure nortasun agirietan. Euskaldunak ordea, bagara. Hemen egon gara mendeetan zehar eta hemen jarraitzen dugu. Nafarroako erresuma izan zen Europan izan genuen egituraketa politiko bakarra. Ondoren poliki poliki Espainiaren menpe, Frantziaren menpe, bi estadutan banatu gaituzte. Euskara debekatua eta ukatua izan da mende luzez. Herriak mantendu zuen euskara jauntxoek eta boteredunek espainola eta frantsesaren alde egin zuten bitartean.
Administrazioan euskara ez erabiltzeak, eskoletan izandako zigor eta debekuek, eskualde askotan euskara galtzea ekarri zute. Horren ondorioz 1850 aldean hil ziren azken euskaldunak gure herrian. Baina orain berriz ere bagara, trapagarango gazte gehienak gure gurasoek egindako ahaleginaren ondorioz eskoletan euskaldundu gara.