Pages

2011-03-27

BERBALAGUNA proiektuaren aurkezpena egingo da ostegunean Trapagaranen


Euskaldun asko gaude Trapagaranen. Askok euskaltegian ikasten dugu, beste askok eskola eta ikastolan, kalean ordea ez dago hitz egiteko aukerarik. Ez dugu ohiturarik euskaraz hitz egiteko, ez dugu girorik topatzen... zer egin hau aldatzeko? Horretarako sortu da BERBALAGUNA proiektua.

Zer da BERBALAGUNA?
Berbalaguna egitasmoak kalean euskaraz hitz egiteko espazioak irekitzea du helburu. Horretarako taldeak osatzen dira euskara praktikatu nahi dutenen edo euskaltegiko goi mailako jendearen artean. Astean behin kalean, taberna batean edo leku publiko batean gelditu eta euskaraz hitz egiten egoten dira, hitzegiteko ohitura hartu eta hizkuntza hobeto menperatzeko edo soilik ez galtzeko edo zergatik ez! euskaraz hitz egiten lagunak egiteko.

Horrez gain noizean behin euskarazko kultur ekintzak egingo dira herrian. Tailerrak, kontzertu, antzerki eta moduko gauzak.

3 urte berandu dator
Berbalaguna egitasmoa udala eta AEK-aren arteko hitzarmen baten bidez sustatzen da. Udalak ekonomikoki proiektua onartu eta bultzatu behar du ekonomikoki dinamizatzaile bat jartzeko babesa emanez. Baita kultur ekintzak egiteko diruz lagunduz.

Proiektu hau onartzen Trapagaran izan da eskualdeko azkena. Ortuella, Abanto eta Muskizek aspaldi jarri zuten praktikan Berbalaguna. Trapagaranen ordea beti ezetz izan da erantzuna. Orain badirudi hauteskundeak baino lehen udaletxeko agintariak euskararen aurka egoteagatik daukaten fama kentzeko onartu duela egitasmoa. Horrela izan ala ez ongi etorri berbalagunak! Ba zen ordua!

OSTEGUNEAN egingo da EGITASMOAREN AURKEZPENA

19:00etan OLASO JAUREGIAN

Joan eta bete dezagun Olaso jauregia!
TRAPAGARAN EUSKALDUN!