Harri eta zur gauzka hilabete eskasean arabiar herrialdeetan zabaldu den matxinadak. Tunisian hasi zen iraultzak olioa uretan zabaltzen den gisan, berehala izan du segida Afrika iparralde osoan. Ez dakigu asko eskualde haietaz, ez dugu hango egunerokotasunaren berri, alta badira burura etortzen zaizkigun hainbat ideia.
1-Afrika iparraldeko biztanleen arazoek estatuak gainditzen ditu. Minoria ezberdinak, tribu eta herri ezberdinak bertan bizi badira ere, gizarte, sozial egoera eta bizimoldea antzeko baldintzetan garatzen dela. Horrek eragin du matxinadak estatuen gainetik zabaltzea.
2- Orain arte mendebaldeko estatuen lagunak izan diren estatuak, ezkutatutako diktadura luzeak ziren. 23 urte inguru zeramatzan boterean Tunisiako presidenteak. 30 Egiptokoak. Bitxia egiten zaigu duela gutxi Tunisiako gobernua arabiar herrien eredutzat goraipatzen zuen Nicolas Sarkozy ikustea orain herri matxinaden alde hitz egiten.
Herriak hartu du kalea, eta orain zer?
Piztu da arabiar herria. Urte luzeen ondoren kalea hartu du herriak. Kontua da mendebaldeko herritarrei demokrazia eredugarri bezala saldu dizkiguten gobernuak Europa eta Ipar ameriketako enpresa eta agintarien txotxongilo ziren diktadoreak besterik ez zirela.

Herria piztu da eta egoera ez da gehiago lehengora itzuliko, irekidura bat datorrela dirudi. Aldiz Amerikako Estatu BAtuetako (AEB) presidentea matxinaden alde hitz egiten entzuteak ez du esperantzarako tarterik uzten. Lortuko ahal dute arabiar herriek munduan libre azaltzea? edo erreforma batzuek eginda sortuko diren gobernu berriek segituko dute mendebaldeko interesen txotxongilo izaten? Bigarrenak dirudi aukerarik errazena.
Dena den arabiar herriaren matxinadak erakusten du herria inork espero ez duenean pizteko gai dela. Inork ez zuen Tunisiako herriaren matxinada espero. Are gutxiago matxinada horrek Egipton, Algerian, Yemenen izango zuen segida. Horretan gaude gu ere Euskal Herrian. Herri boterea dugu helburu, lan dezagun herria, herritarrei baloreak, pertsona libreen duintasuna itzuli, ilusioa, borrokatzeko gogoa. Sistemak aberats eta boteretsuentzat soilik balio du. Etorriko da ere gure ordua, erein dezagun gure lurra, emango du fruitua.