Pages

2011-02-23

23 - F: LIBIA eta PANARABISMOA

Arabiar herrialde guztietara zabaltzen ari dira protestak. Tunisian hasi zen, Egipton jarraitu eta oraingoan Libian jarraitzen dute herritar protestek. Gainera Barhein, Yemen, Jordania, Irak eta Iranen ere hasiak dira manifestaldiak eta liskarrak.

Nola gauzkate komunikabideek informatuta? Bitxia egiten da mendebaldeko estatuen jarrera aztertzea. Orain gutxi arte Europar estatuak afrika iparraldeko gobernuekin petrolio eta gas negozioetan aritu direnean, afrika iparraldeko gobernu guztiek zeukaten label demokratikoa, ez zegoen arazorik inon. Orain ordea herritar matxinadak piztu direnean kontatzen digute urte luzeetan gobernuan daramaten diktadura zorrotzak direla. Langabezia tasak itzelak direla. Exportatzen duten petrolio, gas eta balibideek ez dutela herritarren ongizatea hobetzen....

Arabiar herrialdeetako gobernuen jatorria: INTERNAZIONAL SOZIALISTA

Gaurko arabiar estatuetako diktadurek 60.hamarkadan dute jatorria. Deskolonizazio prozesuen ondoren eman ziren iraultzek hasieran itxura ezkertiarreko gobernuak ekarri zituzten arabiar herrietara. Horrela izan zen Libiaren kasua. Mohammed Gaddaffi 1969an iritsi zen boterera Libiako iraultzaren ondorioz. Libiako erregea kaleratu zuten, arabiar sozialismoaren jarraitzailea izan zen, ildo anti-inperialistekoa, horregatik kaleratu zituen Libiatik bertan zeuden italiar guztiak 1970.ean.
Garai hartako iraultzen ondorioz sorturiko afrika iparraldeko arabiar gobernu ugari bezala orduko internazional sozialistan egon ziren sartuta. Gobernuburu haiek gero denborarekin ildo horretatik urrundu, mendebaldeko estatuekin lerratu eta haien menpe jarri ziren arte. Petrolio eta gasa izateak zein Europako enpresa handiek bertan dituzten interesek eman mendebaldeko estatuen onespena eta laguntza.


Bi aukera: Apurketa edo espainiar estiloko transizioa

Egoera horretan, ikaragarrizko langabezia tasen artean, gazteentzako etorkizunik gabe, afrika iparraldeko diktadurek etengabe armada handitzen, beraien inguruko jauntxoak gizentzen, ez dute jakin aberastasuna banatzen. Petrolio eta gasak ematen dizkien baliabideek ez dute herritarren ongizatea hobetzeko balio izan. Hor piztu dira protestak eta borrokak. Orain zer gertatuko den da galdera. Bi aukera nagusi daude;:

Iraultza: Herritarren protestek jarraitu eta egiazko aldaketak gertatzea. Herri boterea, arabiar herrialdeak gobernatzeko estilo propioa garatzea, aberastasuna banatzea, herrialdearen garapenean, ikerketa, baliabideetan, inbertitzea... Munduaren aurrean haien subiranotasuna gauzatuz.

Espainiar moduko transizioa: Gaur da 23F eta egunkari guztietan azaldu da 1981ean Tejerok eman zuen estatu kolpearena. Askok aipatu dute kolpe horren ondorioz ez zela egon frankismoarekin apurketarik eta Espainiako "demokrazia" sortzeko balio izan zuela. Azala aldatu mamia ez aldatzeko. Lehengo jauntxoak edo haien semeak boterean jarraitzeko. Azken egoera hau da Europako gobernuek bilatzen dutena, herrialdeetako jauntxoekin tratuetan jarraitzeko.


PANARABISMOAN al Andalus
60.hamarkadako iraultza islamikoetan garatu zen ideologia zen Panarabismoa. Arabiar herrialde guztiak elkartzearena, gaur egun ikusten da baldintzak antzekoak direla. Afrika iparralde guztia sutan dago, nork daki laster batean iraultza sukarra Andaluzian gora hasiko ez ote den, azkenean Espainia hegoaldeko langabezia datuak (%40) ez dira afrika iparraldeko hain ezberdinak eta herri boterea lortzeko antolakuntza eta borroka, ez dago besterik, hemen eta Soweton.