Trapagarango lehenbiziko bertsolaria, Ion Barrocal. Hasiera hasieratik Ikastolan bertsozaletua, BArakaldoko HASI bertso eskolan aritua gero, azkenengo Enkarterriko Bertso txapelketako irabazlea. Gure herrian euskararen berreskuratzarearen beste erakusgarri bat. Aspaldi aspaldi galdu zen euskara gure inguruan, 1800 inguruan. Duela 30 urte gure herrian zeuden euskaldunei "vasco" deitzen zieten Txorierri edo Uribe Kostatik gure herrira bizitzera etorri zirelako eta Ibaizabal errekaren beste aldeko eskualdeei "el Vascuence".
Ordutik hona ordea asko eta asko izan gara euskara irakaskuntzaren bidez ikasi dugunak. Euskal kulturan murgiltzen eta bizitzen saiatzen garenak. 25 bat urte igaro dira lehenbiziko aldiz Amuriza edo Lopategi ikastolara heldu zirenetik, adin hortako gazteok bertsolaritza zer zen jakin genuenetik. Are urte gutxiago (10 bat urte) herrian bertso afariak edo poteoak egin eta bertsoa kalean sozializatu dela. Txapelketa nagusia BEC-en egiteak ere izan du bere eragina. Iaz antolatu da lehenbiziko aldiz bertso saio bat kalean, San Gabriel auzoko plazan, jaien barnean.
Bide hori guztia hurbiletik segitu du Ion Barrocal gure lagun bertsolariak. IGandean Bizkaiko bertsolari txapelketako kanporaketan arituko da. HErritik animatzera joango garenontzako hitzordua:
AZAROAK 7, Igandea
17:30etan Erromoko Gobela kiroldegian (GETXOn)