Azaroak 25 emakumearen kontrako indarkeriaren eguna da. Trapagarango udaletxeko gaurko plenoan ere atera dute gaia eta mozio pollit bat onartu ere bai. Kontua da ohitura bihurtzen ari dela horrelako egunetan politikoek kamixeta morea jartzea, deklarazioak egitea... Baina honek zerbaiterako balio du?
4 emakume izan dira maltratatuak gure herrian gutxienez aurten. Udalaren aldetik ez da inolako erantzunik eman. Herrian sozial mailan ere ez. Emakumearen egoera begiratuta berdintasunetik hurbil gaudela aipatzen da askotan, aurrerapausoak eman direla. Oraindik ordea asko dugu egiteko. Gure etxeko lehiotik kalera begiratu besterik ez dugu. Norena da sozial arloa? Kirol taldeetan gure herrian gutxi dira nesken taldeak. Lan arloan baldintza txarragoak eta gizarteko rolak etengabe errepikatzen. Noiz arte?
Gaurkoan etengabe aipatu da emakumearen maltratoan gazteen prozentajea altua dela. Hiru emakumetik bat 18-35 urte bitratean dago. Agintariek aipatzen dute heziketaren beharra. Heziketa baino mundua gizonek egina dela, eta gizonentzat. Beste mundu bat eraiki behar dugu askatasunetik eta berdintasunetik.
Egoera latza daukagu eta herriko emakumeak ez gara elkartzen gure arazoetaz hitz egiteko. Ez dugu iniziatiba hartzen. Bada garaia honi buruz pentsatzen hasteko, emakumeek herrian gure lekua irabazteko. Gure esku dago.
LARUNBATEAN goizeko 11:30etan BARAKALDON (Bide Onera)
ezkerralde eta meatzaldeko emakumeen eskubideen aldeko martxa
barakaldotik sestaora
ezkerralde eta meatzaldeko emakumeen eskubideen aldeko martxa
barakaldotik sestaora