Pages

2010-07-05

Iruñeako Peñek SanFermin herrikoiak eskatuko dituzte.


Bihar hasiko dira SanFerminak Iruñean, euskal hiruburuetako jaietan lehenak. Ernest Hemingwayk famatu zituen SanFerminak nazioartean eta bere jaien herrikoitasuna nabarmendu. Bihar hasi eta "pobre de mi"-raino 7 egun eta gauez, gelditu gabe jaiak astinduko du Iruñea. Dena den azken urteotan Iruñeako udalaren erabakiekin nabarmen aldatu dira SanFerminak. Jaiak komertzializatu dituzte, kontzertu handiak bultzatu eta eguneko kaleko giroa baztertu, presio poliziala handitu, Iruñeako jaien bihotza diren Peñak baztertu eta haien proposamenak oztopatu, txosnak debekatu, elkarte eta peñen proposamen alternatiba herrikoiak debekatu.

Peña bakoitzak urtero pankarta bat egiten du SanFermin guztietan erakusteko. Normalean urtean zehar gertatu den zerbait salatzeko, modu ironikoan azaltzeko edo agintariez barre egiteko erabili izan dituzte Peñek pankartak. Ildo horretan udalaren azken erabakia izan da Peña batzuk diru laguntza kenduz zigortzea iaz egin zuten pankarta gogoko ez dutelako. Horregatik Peñen federazioak erabaki du aurten pankartak beltzak izatea, marrazkirik gabe eta adierazpen askatasuna eskatzen.
"El actual equipo de gobierno del Ayuntamiento de Pamplona discrimina sistemáticamente a las peñas y a los colectivos a la hora de elaborar el programa de fiesta. Crean organismos como la mesa de los Sanfermines y la mesa del encierro en los que las peñas están representados, pero es simplemente pura fachada. En el fondo, siguen siendo ellos quienes toman todas las decisiones y elaboran el programa festivo a su antojo", criticó Castillo (Portavoz de la federación de Peñas). Ezaguna egiten zaizue ezta?
IRUÑEAN JAI HERRIKOIAK! TRAPAGARAN
EN JAI HERRIKOIAK!!