Trapagarango Udaleko handi-mandiek erabaki dute zein izango den aurtengo jaietako egitaraua; Jai Batzordeaz paso eginda 240.000€ko egitarau komertziala ezarri dute. Jaiotan elkarteek, koadrilek... finean herritarrok ez dugu hitzik, ez dugu partehartzerik, ez gara existitzen... baina iritsi da hitza hartzeko garaia.
Pasa den larunbatean Trapagarango 20 elkartek, koadrilak eta taldek baino gehiagok ekimena aurkeztu dugu. Hiru puntu eta mezu bakarra: JAIAK HERRITIK HERRIARENTZAT!
1-Trapagarandar guztiei jaietan proposatzen diren ekintza partehartzaile guztietan parte hartzeko deia egiten diegu, baita haiek defendatzekoa ere.
2-Auzoetako jaiak bultzatzeko deia egiten dugu; Udalari auzoetako Jai Batzordeak bultzatzeko eskatzen diogu eta auzoetako biztanleei jaien antolakuntzan sartu eta parte hartzeko deia luzatzen diegu.
3-Jai Batzorde anitz eta demokratikoa aldarrikatzen dugu. Trapagaranen kolore eta iritzi askotako jendea bizi da, kolore horiek guztiek tokia izan behar dute Batzordean; Udalak onar dezala Trapagarango aniztasuna, Trapagarango Jai Batzordean herritar guztiok izan behar dugu hitza eta erabakia hartzeko eskubidea, buka daitezela udal agintarien beto eskubideak. Jaietako egitarau osoaz hitz egin nahi dugu, inolako mugarik gabe, inolako inposaketarik gabe.
INFO+ JAIAK HERRITIK HERRIARENTZAT dokumentu osoa: http://euskalherria.indymedia.org/media/2010/06//69590.pdf
Orain arte atxikimendua adierazi dutenak:
JAI BATZORDEAK
SAN GABRIELGO JAI BATZORDEA
ELKARTEAK
HITZA KALEAN
CLUB FUTBOL TRAPAGARAN
DANETARAKO DANOK DANTZA TALDEA
CAZA Y PESCA TRAPAGARAN
CAZA Y PESCA ARBOLEDA
MAMARRU KONPARTSA
ESKU PILOTA TALDEA
SOLAS AEK EUSKALTEGIA
LA PINTA FUTBOL7
GAZTE INDEPENDENTISTAK
BASETXE GAZTETXEA
GARRAXI EUSKARA ELKARTEA
TRAPAGARANGO HARRIZULATZAILEAK
AMARIS
LARRAÑETA MENDIZALE ELKARTEA
KOADRILAK
LA KUADRILLA
LA TERRAZA DE VERANO
EL ANFI
LOS KIKOS
...
MUSIKA
MASKARRADA
BUGATTI
TRAPAGARANGO KOMERTZIO BATZUK
ZEUK ERE BAT EGIN EKIMENAREKIN!!
Aurkezpena izan da aurreneko urratsa, baina ekimena ez da hor geratuko, aurrera segituko dugu, atxikimenduak biltzen jarraitzeko asmoa dugu. Horretaz gain, jaiei begira zeozer egingo dugu, lanean jarraituko dugu. Asko gara eta oso ezberdinak jai herrikoien alde gaudenak, iritsi da biltzeko garaia:
Zuk zeuk edota zure elkarteak, koadrilak... ekimenari atxikimendua adierazi nahi badiozu bidali mezua basetxegaztetxea@gmail.com -era
Partida hasi besterik ez da egin, garaipena herriarena da;
JAIAK HERRITIK HERRIARENTZAT; HERRIAK ERABAKI, HERRIAK GOZATU!
GORA TRAPAGARAN! GORA HERRIA!