
1-SANGABRIELGO JAIAK BERPIZTU ditugu. Egunez, zahar, gazte eta haurrak elkartuz. Udaletxearen ia laguntzarik gabe (3000euro San Gabrielgo jaiak muntatzeko). Gizarteko tendentzia guztien kontra, kasik dirurik gabe. Poliki poliki hiltzen ari diren auzoetako jaien tendentziari buelta eman diogu. Uholde bat bezala izan da aurtengoa! eta nabaritu da, auzokideak inoiz baino gehiago kalean ikusi ditugu aurten, pozik, harro. Auzoetako jaiek badute etorkizunik!
2-MODELO BERRI BAT SORTU DUGU: Partehartzean, umorean eta saltsan oinarritua. Egiazko harremanetan oinarritua. Bere sinpletasunean, baina han geundenok benetan indarrez bizitzeko aukera izan genuen. Jai eredu herritarra sortu dugu, bizitu dugu.
3-HERRIA INDARTU DUGU: Gazteon arteko sarea osatu dugu, kuadrillek elkar ezagutu, dugu eta badakigu non elkar topatu. Gure arteko giroa hobea da orain. Oraingo egoerak ez du zer ikusirik duela 3 urtekoarekin. Konsolidatuago, sendoago gaude. Edozein gauza planteatu eta egin dezakegu orain elkarrekin. Bagoaz bidean aurrera. TRAPAGARAN GURE HERRIA! heavy, punk, txapel, surf, hip hop, OI! eta ska!
Guzti hau posible izan da elkar hartu dugulako, biltzeko kapaz izan garelako. Zorionak lanean egon den ekipo guztia, San Gabrielgo jai batzordea, gaztetxero txetxenian band, bileretako lonjeroak, festa egitera etorri den jende guztia. Udaren ondoren badatoz gure herriko jaiak, udalaren jai programaren aurrean, zerbait partehartzaile muntatu beharko dugu elkarrekin?
LONJERO EGUNEKO ARGAZKIAK (1)
ARGAZKIAK (2)
ARGAZKIAK (2)