Pages

2010-06-01

3.aldiz LONJERO EGUNA. ...eta GAZTEOK HERRIAN BIZI!

3.urtez LONJERO EGUNA ospatuko dugu larunbatean. Gazteok elkartu eta harremantzeko modu berri bat asmatu dugu. Asmatu eta sendotu. Urtetik urtera gero eta gazte gehiago, lonja gehiago ari gara inbento honetan. Gaztetxea eta 5 lonja hasi ginen eta aurten 12 gara egunaren antolakuntzan parte hartzen dugunak, kolore guztitako kuadrillak, adin guztitakoak, 15 urtetik 30era, herriko ehundik gora gazte bilduko gara.

Fenomeno berria da lonjena, azken hamarkadakoa. Gazteok gure lagunekin, gure kuadrillakin egoteko espazioari erantzuteko sortutakoa. Horregatik gaur egun gazteok gure txokoetan, gure lonjetan biltzen gara. Ez gara ordea isolatzen, ez gara izkutatzen. Harresiak gainditu eta elkarrekin antolatzen dugu . LONJERO EGUNA. San Gabriel auzoko jaietan antolatzen dugu. Auzoetako jaiak indartzeko, babesteko eta gazte ideiez arnas berria emateko.

Gazteok eta lonjak. Asko hitzegiten dute herriko agintariek herriaz. Gazteon arazoak ordea ez ditu inork aipatzen eta ematen du ez garela existitzen. Herriari buruz hizketan aritu gara eta gazteok gehien sufritzen ditugun arazoak identifikatu. Etxebizitza, kiroldegiko prezioak, ikasteko instalkuntzan gabezia eta kultur ekintzen eskasia. Gazteok gure herrian bizi nahi dugu eta ez da errex! Baina ez gaude gure lonjetan isolatuta, ez gaude utzikerian murgilduta. Elkar hartzen dugu eta elkarrekin aportatu jaiei, auzoari, herriari. Horregatik kaleratuko dugu GAZTEOK HERRIAN BIZI manifestua larunbatean.

Gure herrian ez da inoiz halakorik egin! Eta ari gara egiten! eraikitzen! Iragarpen guztiek eguraldi ona eman dute larunbaterako: Futbito txapelketa, bazkaria, sokatira, poteoa, berbena... ez dago dudarik kristona izango da. Bildu zure lagunak eta etorri. GAZTEOK ELKARTUZ, HERRIA INDARTU!