Pages

2010-05-17

NAKBA: 62. urte. Free Palestina!


Maiatzaren 15a, San Isidro eguna baserritarrentzat, NAKBA palestinarrentzat. Nakba (النكبة) hitzak hondamendia esan nahi du arabiarrez. 62 urte pasatu dira Israeldar estatua sortu zela Palestinako lurretan, horrela israeldar eta arabiarren arteko gerra piztu zen (1946-1948 artean). Ondorioz 700.000 palestinar errefuxiatu behar izan ziren inguruko herrialdeetako kanpamendutan (Libano, Siria, Jordania...) zein Gaza edo Zisjordanian.

62 urte eta oraindik palestinarrek segitzen dute haien etxetara itzuli ezinik. Israeldarrak ordea harresia eraikitzen ari dira Palestinan, interesatzen zaizkien lurrak lapurtuz, ura eta beste baliabideak haien aldean utziz eta populazio palestinarra bazterturik, haien herrietan itxirik-isolaturik utziz.

Maiatzaren 15ean Israeldar estatuaren sorrerarekin bat eginez, Palestinarekin elkartasunez protestak egoten dira mundu osoan. Hemendik ere doa gure elkartasuna: FREE PALESTINA!