Larunbatean manifestazioa egingo da Iruñean, Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna eskatzeko. 18:00tan irtengo da Golem zinema aurretik. Nafarroako gobernua da bere berezko hizkuntzaren aurka neurriak hartzen dituen Europako gobernu bakarra. Euskaraz ikasteko mugak jarriz, unibertsitatean euskara baztertuz, komunikabideei laguntzak murriztuz, Iruñean euskarazko irrati bakarrari emititzeko lizentzia ukatuz...
Euskaraz ikasteko, euskaraz bizitzeko, amesteko, maitatzeko eskubidearen alde! Euskara ofiziala Euskal Herri osoan! Oinatz Bengoetxea ere, larunbatean Iruñea.