Pages

2010-05-19

Bruselara deitu dute euskal gazteriaren eskubide zibil eta politikoen alde.


Maiatzaren 29rako deitu dute GAZTEHERRIAk biltzen dituen kolektiboek Bruselara. Ez da erraza gaztea izatea Euskal Herrian. 80.hamarkada Espainiar gobernuak diseinatutako ZEN planak (zona especial norte) argi zehazten zuen Euskal Herrian gaztea izatea susmagarri izatearen sinonimo zela. Hortik aurrera formula ezberdinak erabili dira euskal gazteriaren sormena, eraldaketa indarra eta errebeldia zapaltzeko. Azken urteak ere, ez dira gozoak izan, atxiloketak (160 baino gehiago iruñerrian), manifestazio debekuak, gazteon gaineko kontrola, hainbat gazte elkarte eta erakunde debekatuak... Europan ez da inon hori gertatzen? Noiz arte ibili behar dugu horrela? Gazteak gara eta gure herrietan murgildurik, etengabeko aldaketa prozesuan gure aportazioa eginez ekiten dugu. Gazteak gara eta gure herrietako askapen prozesuan inplikaturik gaude. Gazteak gara eta gure herrian gaude! badugu asko emateko, asko jasotzeko! gure auzokideekin eraki nahi dugu herri berria! Utzi pakean euskal gazteria! Maiatzak 29 Bruselara!

Bidaia txartelak 10 euro balio du eta izena eman daiteke Barakaldoko Herriko tabernan edo Barakaldoko gaztetxean. Ostirale gauean irtengo dira autobusak Bruselara.