Gaur 29 urte betetzen dira Bobby Sands, irlandar borrokalaria Long Kesh-eko kartzelan gose greban hil zela(1981-5-5). IRAko kidea zen Bobby Sands. Gazte gaztetatik irlandar askatasunaren alde aritu zen Bobby, horrela 1973an kartzelatu zuten lehen aldiz.
Kartzelan sartutakoan presoen bizi baldintzen alde irlandar presoek zeramaten dinamiketan buru belarri inplikatu zen. Haien eskubideen alde hotz eta garbitasun greba egin zuten. Azkenik gose greban hasi ziren. Gose greban zegoen bitartean Britaniar legebiltzarreko parlamentari aukeratu zuten Sands. Bobby lehenbizikoa izan zen baina beste 9 irlandar militante hil ziren gose greba hartan. Heriotza horiek ikaragarrizko oihartzuna izan zuen. Egoera hark inflexio puntu bat markatu zuen ipar- irlandako gatazkan. Horrela gaur egun Bobby Sands, idazle, kazetari, olerkari, iraultzaile... duintasun eredu da askatasunaren bila dabilen edozeinenetzat.
Bere literaturaren parte da Mitxel Sarasketak euskarara itzulitako EGUN BAT NIRE BIZITZAN liburua. Edo "back home in Derry" bezalako olerkiak.
Deskarga: EGUN BAT NIRE BIZITZAN. Bobby Sands