Pages

2010-04-13

Trapagaran GEREZIEN HERRIA

Udaberria heldu eta harekin batera gereziondoak lore zuriz azaldu dira bazterretan. Herriko auzoetan itzuli bat egin eta errez topatuko ditugu zuriz jantziriko arbolak: Ugarte, Zaballa, DuraƱona (argazkian), Escontrillan. Herri zaharraren azken arrastoak.

Mendearen erdialderarte (1950) gure inguruaren ezaugarri izan dira gereziondoak, Escontrilla-Zaballatik Errakatxoraino segitzen zuten mendi magalean. Aldai-SanGabriel-Urioste ordea mahastiz landaturik zegoen, txakolina egiten zen eta Escontrillan, Arboledako bidean, txakolindegi bat zegoen.

Arbola zuriak zentro komertzialen artean, ia desagertarazi dituzte supersur azpian. Gerezi gorriak asfalto zirrikitu artean. Ginena eta garena, eta bagara. Bizi, sakon, leun, gogor. Itzuliko da gerezien garaia.