Pages

2010-04-21

Hasi da Cochabamban aldaketa klimatikoaren aurkako herrien gailurra.


Atzo hasi zen Cochabamban (Bolibia) ALDAKETA KLIMATIKOAREN AURKAKO HERRIEN GAILURRA. Iragan abenduan Kopenhagen egin zen aldaketa klimatikoaren aurkako gailurraren porrotaren ondoren deitu zuen gailur honetara Boliviako presidente Evo Moralesek.

Klima aldaketa geldiarazteko, murgilduak gaituen sistema kapitalistaren oinarrizko aldaketa eskatzen du Moralesek. Industrializatutako herriei kutsatzeko mugak jarri, armadetarako aurrekontuak aldaketa klimatikoa geldiarazteko bideratzea, kontsumo eredu ero basatia geldiaraztea dira. Emakumeak, indigenak, hegoaldeko herrietako ordezkariak... izango dira bertan bilduko direnak. Garrantzitsua haien ahotsa entzutea.Azkenean haiek dira aldaketa klimatikoaaren ondorioak oraindik orain beren larrutan gehien sufritzen dutenak.