Garraioak, eskolak, komertzioak, unibertsitatea, lantokiak... guztia geldi. Arrakasta izugarria (%85) izan du atzo Grezian burutu den greba orokorrak. Herritarrek gobernuari esan diote ez dutela onartuko krisia eta defizita konpontzeko proposatu dituen neurriak. Greziako gobernuak funtzionarien soldatak murriztu, zergak igon eta erretiro adina atzeratu nahi du. Grebari loturiko herritarrek ordea aldarrikatu dute hartu beharreko neurriak guztiei eragin behar diela eta ez soilik langileei.
Gurean ere krisiak ez du etenik, gaur bertan jakin dugu Gamesa itxi eta 150 langile kaleratzera doazela Altsasun. Adituen arabera Espainia ez da datuetan Greziatik oso hurrun gelditzen. (Espainiako hegoaldean langabezia tasa %40 ingurukoa da). Espainian ere eskubide sozialen murrizketa proiektatzen ari dira. Sindikatu espainolak ordea gobernuak erosiak epelkerietan gozo ari dira: Krisiari aurre egiteko erreformak beti langileen bizkar ipiniz eta inoiz ez dirutzak pilatzen dituztenak (bankuak, enrpesa handiak...) aipatuz.
Greziako langileen borrokak erakusten digu, eskubide sozialak lortu edo mantentzea herri borondate eta konpromezuari lotua dela. Borrokatzen duen herriak soilik eskuratzen ditu aurrerapen sozialak. Ildo horretan euskal sindikalgintza langileen eskubideak bermatuko dituen krisia gainditzeko dekalogoa lantzen ari da. Baliteke udaberri gorria etortzea.