Pages

2010-01-25

Maialen Lujanbio. Lasai, zuzen eta sakon.


Maialen Lujanbio aritu da INFO7 irratian. Euskal Herriko Bertsolari txapeldun berria. Txapel hau ordea, egun bateko saioa baino, ibilbide luze baten ondorioa da eta ibilbide hori ez da ordubeten kabitzen. Bertsogintzaren munduak azken hamarkadan izugarrizko saltoa eman duela ukaezina da.

Orain urte gutxi Trapagaranen bertsozalerik bazenik nekez pentsatuko genuke. Euskal Herriko bihotzetik periferiaraino zabaldu da bertsolaritza. Fenomeno berria dugu gurean. Gure gurasoek aukeratu zutelako, irakaskuntzaren bidez, gara gu euskaldun. Baina gu ere ari gara eta euskararekin hasitako bidean sakontzen. Euskaldun sentitu eta bizitzeko saiakeran sakontzen. Horrela gara orain bertsozale. Karrantzatik Barkoxeraino. Horregatik, BEC-en izan ginenontzat, BECtekada bizi izan genuenontzat. Maialen zuzen eta sakon.