Pages

2009-11-04

Ostiralean barra irekia eta KARAOKEA gaztetxean

Gazteok gure herrian ez dugu egoteko lekurik, gure herrian ez dago kultur ekintzarik. Neguko ostiralak dinamikaren barnean ostiral honetan ere gaztetxeak barra irekia izango du. 20:00etatik aurrera eta Karaokea ere martxan arituko da.

Igandean berriz asanblada izango da. Gabon kontsumisten aurrean eraiki ditzakegun alternatiben gaineko eztabaida amaitu eta ostiraletako kultur jarduerak antolatzeko lanean aurrera egingo dugu.
Igandean 19:00etan gaztetxean
GAZTE ASANBLADA

Etorri! guztiok elkarrekin eraiki dezagun geure herrian alternatiba kulturala! UDAZKENEAN OSTIRAL GORRIAK!