Asteleneko atxiloketen harira protestak eta elkartasun ekimenak abiatu dira. Gauez haien etxetan sartu eta 34 gazte eraman zituen espainiako poliziak. Euskal Herriaren askapen prozesuan murgilduta, inplikatuta, lanean ari ziren gazteak eraman ditu. Haien auzoetan, herrietan, jai batzordetan, kultur elkartetan, unibertsitate edo fakultateetan lanean ari zirenak. Espainiar estatuak ez du eskaintzarik Euskal Heriarentzat eta errepresiaoren bidez trabatu nahi du herritar abertzaleen lana. Beldur diote Euskal Herriko gizarteari, horregatik hemen kritiko izatea delitua da, hemen abertzalea izatea delitua da eta ororen gainetik gazte eta antolatua izatea delitua da. Noiz utziko gaituzte lasai lanean? Noiz arte estatuen injerentziak gure herrian?
Hau guztia salatzeko manifestazioa deitu dute atxilotuen senide eta lagunek larunbaterako. PROIEKTU GUZTIAK ESKUBIDE GUZTIAK lemapean. 17:00tan irtengo da Bilboko Aita Donostia plazatik. Guk ere badugu zer esan, injustizien aurrean altxa dezagun herritar harresia: larunbatean danok Bilbora!
Honez gain senideek plazaratutako agiriaren inguruan atxikimenduak biltzeko webgune bat martxan ipini dute. Bertan proiektu politiko guztiak posible izateko aukera berdintasuna eta eskubide guztiekiko errespetua aldarrikatzen da. SINATU ATXIKIMEDUA!