NO TIME FOR LOVE in the Basque Country! Berriz ere gauez eta iluntasunaren babesean, kolore ezberdinetako poliziak gure herrietara heldu dira eta hamarnaka gazte ohetik ateraz Madrilera eraman dituzte. 36 gazte gure kaleetatik erauziak, 5 eguneko inkomunikaziora kondenatuak, 5 eguneko inpunitatearen tunelera bakartuak.
Aipatzen dute SEGI, esaten dute terrorismoa... Baina zein da benetan haien delitua? Euskal Herriaren askatasunaren alde haien herrietan lan egitea eta gizarte alternatibak eraikitzen saiatzea. Ez dauka guretzat besterik gordeta espainiar estatuak. Ez dauka beste proposamenik euskal gazteriarentzat: Ixil eta sumiso mundu kontsumista triste honetan murgildu edo mugitzen denarentzat egurra, errepresioa eta kartzela. Espainiar estatua XXI. mendeko inkizizioaren moduan jokatzen ari da. Jada azken urtotan ehunka dira atxilotuak izan diren gazteak. Zu bai, zu ere bai, zu agian... Euskal Herriko kaleak gizartea aldatzeko prest dauden gaztez husten ari dira. NOIZ ARTE?
Gaur sestaon 3 gazte eraman dituzte. Baina gurean ere, Trapagaranen, gazteok beste mundu bat dugu amets. Trapagarandar askez, Euskal Herri askean. Horretarako antolatu, eraiki, herriko taldeekin lan egin, eztabaidatu, proposatu, ez dugu besterik. Horiek dira gure baliabideak, hori da gure bidea. Ez gaituzte geldituko bat eraman eta beste 3 zutituko baikara. Animo!
ATXILOTUAK ASKATU! AURRERA EUSKAL GAZTERIA!
Gaur sestaon manifa
20:00etan kasko plazan
Gaur sestaon manifa
20:00etan kasko plazan