Pages

2009-06-02

Lapurdiko AHT proiektua bertan behera!


Abiadura Handiko Trenaren (AHT) gainean Lapurdin egin beharreko ikerketak eta sondeoak bertan behera utzi ditu Frantziako Gobernuak. Beraz ez da Lapurdin abiadura handiko linearik eraikiko eta gaurko lineak hobetzen egingo du indarra. Zorionak LAPURTARREI!

Azken urtean Lapurdi kostaldean AHTren aurkako mugimendua indartu da. Alkate asko aurka azaldu dira eta hainbat herritan erreferendumak burutu dira. Mugerren eta Uztaritzen (%92 aurka). Herritarren oposizioa dela, krisi ekonomikoa eta finantziazio arazoak azkenean Lapurdin proiektua baztertzea lortu dute. Dena dela proiektuaren aurka den CADE elkarteak adi segitzeko esan du eta herritarrei, Milafangan, Lehuntzen eta Hiriburun igande honetan izango diren erreferendumetan parte hartzera joateko deitu.

Orain euskal Y Europara loturarik gabe geldituko da, bere justifikazio nagusi bat galduz. Baina hemengo gobernuburuentzat berdin da! "TAV interes prioritario", kontua da obra handiak egitea, ikaragarrizko diruak mugitzea, "euzkadi siempre palante!" AHTk ez du merkantzien arazoa konponduko, herriak baztertuko ditu hirien alde, eta ez du herritarren gehiengoak erabiliko. Gainera agintariek ez dute prozedura demokratizatzeko asmorik, zertarako herritarrei galdetu? Ekainaren 13an Aramaioko alkatea epaituko dute bere herrian erreferenduma (%54 parte hartu %96 AHTren kontra) udaletxetik antolatzeagatik. Lapurdin larunbatean, Europako hauteskundeekin batera, iritzia emateko aukera izango dute herritarrek. Espainiako erresuma bananeroan aldiz 9 urteko inhabilitazioa Aramaioko alkateari eta 1500euroko zigorra.

Egiazko demokraziaren alde, eztabaida ireki, herriari galdetu! AHT GELDITU!