Itsasoaren alaba dokumetala jarriko dugu gaur arratsaldean gaztetxean.
“Aita hamabost urte dituzunean hiltzen badizute baduzu berarekin bizi izandako zerbait eta aurrerago ere esan dezakezu, `bizitza honelakoa izango zen berarekin´, baina nik bi urte ere ez neuzkan eta nire kasuan ez da posible… ez daukadalako minimorik…. ez daukat ezer.”
Haize Goikoetxearen hitzak dira. Bere aita, Mikel Goikoetxea, “Txapela”, GALek hil zuen, 1984an. Hogeitabost urte beranduago, Haize haren arrastoaren bila hasten da. Dokumetala osorik ikusteko, hemen jarri dugu.