Duela 40 urte New Yorkeko Stonewallen milaka ekintzaile homosexual eta polizien arteko istilu gogorrak gertatu ziren. Hortik aurrera Homofobia eta transfobiaren aurka urtero milaka jende kalera irteten da mundu osoan. 40 urte askatasun sexualaren alde, beste mundu justu eta hobe baten alde. Horrela urtero ekainaren 28an sexu askatasunaren aldeko aldarrikapenez betetzen dira mundu osoko kaleak. Gaur Bilbon, donostian, Iruñean edo Biarritzen. Eta guk gure blogetik, gure etxetik, gure kaletik, gure herritik. Beste Trapagaran berdinzale baten alde, sexu askatasunaren alde. Beste mundu berri bat posible da!!