Pages

2009-04-20

Maiatzaren 21a: GREBA OROKORRA

Maiatzaren 21erako GREBA OROKORRA deitu dute Euskal Herriko sindikatuek. Herria arituko da kalean, herria plazetan, ikastetxe huts, lantoki eta baserri bazterretan. Krisiaren aurrean erantzunkizunak, konponbidea eta babesa eskatuz. Gobernuek nahiko lan dute dirudunak lagunduz, herritarren gain kargatzen dute haiek sortutako krisiaren kostua, banku, multinazional eta enpresariak babestuz. Bestaldean aldiz, langile, baserritar, langabetu zein ikasle, guztiok baldintza okerragoetan, gehiago langabezian, gehiago ERE-en menpean, gehiago bankuen morrontzapean gauden bitartean.

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, HIRU sindikatuek bota dute harria, euren erantzukizunari helduz herritarren eskubideen defentsan, gizarte justuago baten defentsan jo dute deialdia.

Komunikazio mundutik ere heldu diote hordagoari, eta greba orokorrari jarraipen zuzena egiteko, herritik sorturiko komunikazio proiektua atxikitu zaio ekimenari. Meatzaldean ere hortan arituko gara, eta zu zeu ere izan zaitezke GO kazetari! Herriak egin, borrokatu, sortu eta zabaldu!
Sindikatu espaƱolistek berriz, beren jarrera azaldu dute. M21erako lehen kartelak kaleratu dituzte. Nahiago dute agintarien eskutik jaten segitu, estatuaren diru laguntzekin haien barne burokrazia elikatu, benetan herritar xumeen beharrak borrokatu baino. Izan ere kalean hotz egiten du...