Atzo igaro zen Aberri Eguna, beste bat,beste behin. Ikurrina eta bandera airean, Irun Hendaia bitarteko martxa egin genuen gaztetxeko batzuk. Bidasoa errekaren gainetik, guretzat existitzen ez den muga hautsiz, inposatzen diguten harresia gaindituz.
Alderdikerien gainetik era herritar batean aldarrikatu genuen herriaren eguna. Herriak izan behar baitu protagonista, aitzindari, aberri eguna, Euskal Herriaren eguna. Guztion artean ospatuko duguna.
MUGAK ETA ZUBIAK
Herri txiki bat gara gu. Badira gurea baino handiagoak, auzoan baditugu bi, eta auzo herrietatik urrutietara badira herri handiagoak are, badira erraldoiak ere. Aberriak. Eremu zabalak okupatzen dituzte, eta egunak ere bai, batzuetan egun bat eta gehiago. Denak dituzte berenak. Denbora hala arduratuko balitz herri bakoitzaz, gizenenak sarituz, guk ez genuke egun osorik izango, ezta ordu laurdentxo bat ere, bost minutu, edo gutxiago, hiru minutu behar bada guretzat. Baina egutegia justuagoa da mapak baino, eta ez da herri bakoitzaren txiki-handiari begira egon egunak banatzerakoan. Hala dugu guk ere gure eguna, egun bat gure herriarena, herri txiki bat garen arren, iristen baitzaigu lurra zangoetaraino.
Zein lur den gurea... hala galdetzen digute askotan (badenik ere entzun nahi ez dutenak tartean). Hizkuntza baten lurra da gure eremua, itxiturarik gabea, kultura berezi baten kolore guztiak dituen lurra, errekaz zeharkatua, eta zazpi begiko zubi bat, sentimendu baten sorburua. Hortik gatzaizkio atxikiak. Minki. Eta erdimin hori goldatzen gabiltza aspaldiko urteetan, askotan arrastaka, eta batzuetan arrastorik gabe. Bidea baino gehiago urratu dugu elkar, baina aurrera goaz hala ere. Eta aurrerago eta harrotzen doan lurra da gurea, agian geroa hartzen doan lurra da. Agian, lurra da. Zangoetaraino iristen zitzaigun, eta eskuetaraino datorkigu. Eguna bezala.
Gure egunean, azken urteotako bidean, Santiagora goaz berriro erromes. Ez dugu zerurik eskatzen, zoru txiki bat baino ez, alegia lur bat, herri bat, nahi bada. Minki eta finki. Gure eskueran. Eta esku bakoitzak bere geroa iragartzen badu ere, arrasto horiek denak josi nahi ditugu, eta bat egin, ibiltzeko, eskuak luzatuta elkarri. Hala ibiliko gara Santiagon, ur gainean, Irunetik Hendaiara, muga zaharretatik zubi berriak eginez.

Amets Arzallus
2009ko Aberri Eguneko Agiria
2009ko Aberri Eguneko Agiria