Azken garaiotako berria da intsumisio mugimenduak 20 urte egin dituela. Ikusi ditugu hitzaldiak batean eta bestean, intsumiso preso izandakoak, garai haietako erreportaiak, borrokaldi eta istorioak. Legeak bestela zioen arren, milaka izan ziren Euskal Herrian soldaduskara ez joateko deliberoa hartu zuten gazteak, milaka ere kartzela auzi horregatik zapaldutakoak.
Orduko gazteek uko egin zioten lege injustuak betetzeari, uko inposaketari. Eta ekinez herriaren babesa lortu zuten. Horrela orain ez da gehiago soldaduskarik, aitzitik ez zuten armada desagertzerik lortu.
Ordutik asko izan dira lege injustuen aurrean oldartu diren herritarrak, presoekin elkartasuna emanez zenbait, Itoitzekin solidarioak besteak, AHTren kontra, gaztetxeen alde... Horrela, bide horrek indar daitekeen beldurrez, Espainiar eta Frantses estatuek beren legedia gogortu dute desobedientzialari berriak zigortu asmoz. Hor dugu azken egunetako berria, Iruñean, Iruñerria piztearen alde eginiko sentada bateko kideak 2 urte eta erdiko kartzelara zigortu nahi dituztela. Eta guk gure elkartasuna, guk ere egingo genukeelako, mundu hobe baten alde, haundien legeen aurka. Herria aurrera! adierazi elkartasuna!