Badator martxoko Pikotxa! hautsak harrotuz, gure euskal herriko far-west hau iraultzera:
Larunbat honetan denok Arboledara!!!!! bertan izango da festa, dantza, uju, aja eta
borroka! Euskal Herrian euskaldun eta aske bizi nahi dugulako!! Meatzaldea
euskaldundu nahi dugulako! Korrikarekin bat eginez!! Meatzaldeko gazteok:
"Meatzaldea, meatz gaztea!!" info+ www.arboleda.tk
9:00etan GALLARTATIK ARBOLEDARA Mendi Ibilaldia
Gallartako museo minerotik irtenda, Karlos Glaria historialariak gidaturik. Gure
txoko, inguru, landaredi, historia eta lekuak ezagutzeko.
12:30etan DANTZA EMANALDIA
Danetarako Danok, Uri-oste taldeen eskutik.
13:00etan ERROMERIA (plazan)
14:00etan BAZKARIA BURDIN CLASHekin
16:00etan HERRIen arteko JOKOAK
(akuaplaning, karro lehiaketa, lokotxak...)
18:00etan poteoa arboledako tabernetan ORKRESTArekin
21:00etan KONTZERTUAK ARBOLEDAKO FRONTOIAN
AZ5+KALEGINEZ+UNE+KAUTA
Zer ari da pasatzen Trapagarango jai batzordean?! Kultur zinegotziak Bustamante
ekarri nahi du 30.000€ baino gehiagoren truke!! Bistan da, zinegotzi andereak
egunkari eta telebistetako portadak besterik ez dituela bilatzen! Telebistan agertu
nahi badu, joan dadila OT edo Supervivientesera!! Guk jai herrikoiak nahi ditugu,
herriak eginak eta herriarentzakoak, jai parte-hartzaileak!! ...baina berri onak
emateko ere bagaude! atzoko jai batzordean atzera bota genion erabakia!! dena dela,
hemendik aurrera ere, erne, Udalak jai batzordean erakusten duen jarrera
inposatzailea salatzen segituko dugu.
Korrika Badator!!!! ieieieie!!! Adi!!! Korrika datorren asteko ostiraletik
larunbaterako gauean pasako da Trapagaranetik!! 04:30etan!! Baina lasai! Ostiral
(ap3) arratsalderako eta gauerako badugu plan borobila!!! arratsaldeko 8etan
Bertso-Triki-poteoa "a las 8 en el Maite" Maite tabernatik hasita silbeira eta
estiballes bertsolariekin!!!! 22:00etan Bertso-Afaria gaztetxean (sarrerak 10eurotan salgai Maiten, Ilargin, Pintan eta Terrazan) eta gero.... festa
Trapagarango tabernetan Korrika etorri arte!
Hauek eta beste kontu asko eta asko martxoko Pikotxan
Gora Trapagaran! Gora Meatzaldea! euskalduna, gorria eta askea!!!