Pages

2009-02-27

Igandean hauteskundeak segitzeko...

Igandean Euskal Herriko mendebaldeko hauteskundeak. Haien segimendua egiteko, izango dira komunikabide konbentzionalen ohiko tertuliak. Komunikabide euskaldun, herritar eta alternatiboetan analisiak, kritikak, balorazioak entzuteko aukera ere izango da:

1.INFO 7 irratian: (interneten edo FM102.3n)
Ekhiñe Atorrasagasti eta Martin Garitano kazetariek aurkezturik, emaitzak herrialdez herrialde eta herriz herri. Gainera analista talde zabala izango da estudioan hauteskundeen emaitzak aztertzen:,Maite Ubiria kazeta.info-ko erredaktorea, Iñaki Soto Gara egunkariko iritzi saileko arduraduna eta Dani Gomez Catalunya radiokoa.

Interes puntu nagusietan ere bidali bereziak izango ditu irratiak, alderdien iritziak jasotzeko eta antolatutako ekitaldietako giroaren berri jasotzeko.

2.SUSTATU.COM-en

Martxoaren 1ean, igandean, iluntzeko 20.00etatik aurrera hauteskundeen zenbaketa jarraituko dute Sustatun, liveblogging egiten, irakurleon partaidetzarekin, eta kalkulagailuaren laguntzarekin.

3.HALA BEDI irratian:
Este domingo tendremos un programa especial para hacer el seguimiento en directo de las elecciones al parlamento de la CAV. El programa empezará a las 20:00 y terminará a las 23:00. Habrá entrevistas a analistas políticos y partidos políticos, pero tampoco faltará el toque de humor habitual de Hala Bedi.

INFORMAZIO HERRITARRAK, zuenak, gureak!